Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Carla Pires abeslaria izango dugu Kultur Leioan ostiral honetanRSS Blog

Carla Pires

Ostiral honetan, martxoak 31 (Auditorium, 21:00 h), CARLA PIRES abeslaria izango dugu Kultur Leioan. Bere azken albuma, “Aquí”, Lisboa eta mundu osoa da, oraina, iragana eta etorkizuna abesten dituenaren begietatik ikusia, tokikoa eta unibertsala, batzen gaituena eta banatzen gaituena, ospagarria dena. Fadoa goitik behera, eta aldi berean, beste musika unibertso batzuetara irekia, tangoa edo sanba kasu, hain ezberdinak eta hain hurbilak.

Presentzia izugarria agertokian, interpretazio aparta, musikari bikainak… osagarri perfektuak gaur egungo fadista ospetsuenetariko batek bere talentu osoa azaldu eta Leioako publikoa konkista dezan.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga, Musika
Etiketak: ,
2017, martxoak 27

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)