Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Brodas Bros taldearen ikuskizun teknologikoena Kultur Leioara helduko da hurrengo ostiraleanRSS Blog

Brodas Bros: "Around the world"

Hurrengo ostiralean, urtarrilak 17 (Auditorium, 20:30 h), Kultur Leioak Brodas Bros konpainia kataluniarra izango eszenatoki gainean, kaleko dantzan dagoen konpainiarik onenetarikoa gaur egun. “Around the World” beren ikuskizun berria eskeiniko dute.

Brodas Bros futurista eta robotikoak, baina baita bihozbera eta sentikorrak ere. Mapping-a, proiekzio interaktiboa, laserra, aireko dantza, led-ekin eginiko jantziak… Ikuskizun honek dantza, argia, teknologia eta musika txundigarria nahasten ditu. Orain arte ikusi dugun Brodas Bros taldearen ikuskizun teknologikoena da. Munduan zehar bizitako oroitzapen eta esperientziak (EEBB, Txina, Japonia, Brasil, etab.) orainaldian zer diren ezarri dute eta Brodas Bros taldeak ikusleekin partekatu nahi du orainaldi hori, zu ere protagonista zaituena. Dantza dezagun bizitza!

KATEGORIAK: Arte eszenikoak, Bloga
Etiketak: , , , , ,
2020, urtarrilak 13

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)