Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Bosteko 2016 RSS Blog

Bosteko 2016

ERAKUSKETA
Leire Urbeltz, Laurita Siles, David Hornback

“Deserriratuen bidaia” da talde-erakusketaren titulua; jendeari destinorik gabe ihes egiteari buruz gogoeta eginaraztea da erakusketaren asmoa. Izan ere, horixe da Europako mugetan pilatuta dauden milaka errefuxiatuen egoera.

Edizio honetan, Leire Urbeltz, Laurita Siles eta David Hornback artisten lana aukeratu da erakusketarako.

David Hornback

David Hornback (Los Angeles, 1962) artistak eta San Jose Mercury News-eko erredakzioko bere lankideek Pulitzer saria irabazi zuten 1990ean, San Frantziskoko “Loma Prieta” lurrikarari buruzko erreportajearengatik.

Kazetari grafiko aritu da National Geographic, GEO, Time, New York Times, Stern eta beste zenbait hedabide grafikorentzat. Bere lanek lau kontinentetara eraman dute; Berlingo hormaren erortzearen berri eman zuen, baita 1992ko Sevillako Erakusketa Unibertsalaren eta Normandiako lehorreratzearen 60. urteurrenaren berri ere.

Hornback-ek lau kontinentetan zehar bidaiatu du; bere kamerarekin argazkiak egin ditu, eta bidaiak, erreportajea eta artea elkartu ditu Europan eta Estatu Batuetan egin dituen hainbat lan eta erakusketetan.

Argazkigintzako artista handi hau Berlin eta Bilbo artean bizi da.

Laurita Siles

Laurita Silesek (Marbella, 1981) diziplinari jarraitzen ez dion ekoizpen plastiko/ikus-entzunezko ibiltaria egiten du, eta lekuak ematen dio ardura; besteak beste, krisi ekologikoak eta sustraiak galtzeak sortzen duen nostalgiak. Agian, horren arrazoia Arte Ederren arloan jaso duen prestakuntza nomada izan daiteke; izan ere, Valentzia, Islandia, Vancouver, Kanada eta Euskal Herriko arte eskoletan egin ditu ikasketak.

Artista honek Enkarterri eta Uribe Kosta ditu bizileku eta beharleku. Halaber, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren fakultatean doktoretzako ikerketa bat amaitzen ari da. Silesek era askotako jardueretan parte hartu du, adibidez, Ertibil 2013 , Bilboko Rekalde Aretoan, edo Goazen Txinara! Pekingo Cervantes Institutuan (2012). Gainera, lehenengo saria jaso zuen Euskalaklip Lehiaketan, baita Euskal Herriko Unibertsatearen irudia hurbiltzeagatik ere, Edurne Gonzalesekin batera (2010).

Leire Urbeltz

Leire Urbeltz Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, 2008an; ilustrazio sortzaileari eta ikus-komunikazioko teknikei buruzko graduondoa egin zuen 2009an, eta artearen ikerketa eta sorkuntzari buruzko masterra 2011n. Banaka, erakusketa bi egin ditu: Almanaque, Gasteizen (2011) eta La quimera residual, Iruñean (2008). Horrez gainera, hainbat beka jaso ditu Zaragoza, Caceres eta Pekinen (China) esku-hartze artistikoan aritzeko. Azken hori ezinbestekoa izan da esku artean duen proiektua garatzeko.

Leirek berak dioenez, esan dezakegu ilustrazioak mugak dituela sorkuntzarako baliabide gisa, konbentzioen ondorioz produktu batentzako irudi izatera mugarritzen delako. Ilustrazio hedatuari buruz hitz egiterakoan, artistak maila formal zein kontzeptualera hedatzen den ilustrazioari egiten dio erreferentzia; hau da, sorkuntza garaikidearen konplexutasuna nola edo hala alde batera uzten duten formula murriztaileak kentzeko asmoa duena. Leireren ustez, ilustrazio hedatua da maila formalean edo kontzeptualean bere mugekin esperimentatzeko bidea ematen duena.

» Non: Erakusketa gelan
» Egunak: Urriaren 3tik 23ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00-20:00 h. Larunbatak, igande eta jaiegunak 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 h
» Sarrera: Doan



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioako Udalaren pintura azkarreko lehiaketan parte hartzeko epea bihar, asteazkena, apirilaren 10ean hasiko da

Leioako Udalak bihar, apirilaren 10ean, asteazkena, irekiko du “Margolari gazteak… eta ez hain gazteak…” pintura azkarreko lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea.


2024, apirilak 9

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)