Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Aterpe Leioa Gazteguneko Gabonetako programazioa berritasunekin datorRSS Blog

Gaztegunea-Gabonak

Aurten, Aterpe Leioa Gazteguneko Gabonetako programazioan berritasunak daude. Arratsaldeko jarduerez gainera, goizez bi tailer gehiago programatuko dira. Zehazki, Robotika tailerra eta Bideo-jokoak sortzeko tailerra.

Robotika tailerra abenduaren 26, 27, 28 eta 29an izango da. Bideo-jokoak sortzekoa, berriz, urtarrilaren 2, 3, 4 eta 5ean. Biak izango dira 11:00etatik 13:00etara. Ikastaro bakoitzean 12 pertsonarentzako lekua dago, eta prezioa 10 eurokoa da, tailer bakoitzeko. Bi tailerretan izena emanez gero, prezioa 15 eurokoa da.

Eta arratsaldez:

MAGIA TAILERRA
Abenduak 23 (18:30-20:30)

AZAZKALAK APAINDU
Abenduak 26 (18:00-20:00)

NOLA LIGATZEN DUGU?
Abenduak 27 (18:00-20:00)
* Leihosex-Servicio de Asesoramiento Sexológico

SUKALDARITZA (txokolatezko trufak)
Abenduak 28 (18:00-20:00)

TAILERRA DJ SAIOA
Abenduak 29 (18:30-20:30)

PING PONG TXAPELKETA AZKARRA
Abenduak 30

ZURE BAÑU-GATZAK EGIN
Urtarrilak 2 (18:00-20:00)

KUSTOMIZAZIO TAILERRA – ZURE POLTSA TUNEATU
Urtarrilak 3 (18:00-20:00)

ZURE GILTZARRAPOA EGIN… LARRUAREKIN
Urtarrilak 4 (18:00-20:00)

JUST DANCE TXAPELKETA
Urtarrilak 5

DARDOS TXAPELKETA
Urtarrilak 7 (18:00-20:00)

Beste aldetik, ez ahaztu, Gaztegunea abenduaren 24, 25, 31n eta urtarrilaren 1 eta 6an itxita egongo da egun osoa.

Gaztelekuak ordutegi berezia izango du, abenduaren 26, 27, 28n eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an, 17:00etatik 20:30era.

Egitaraua

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga, Gaztegunea
Etiketak: , ,
2017, abenduak 12

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2011 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)