Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Arte, artisautza eta sorkuntza ikastaroak Kultur LeioanRSS Blog

Tailerrak

Arte, artisautza eta sorkuntza ikastaroetan izena emateko epea zabalik egongo da abuztuaren 25etik irailaren 5era.

Aurretiko izen-ematea Kultur Leioako bulegoetan (Jose Ramon Aketxe plaza 11, 4. solairua) eta Pinuetako Udal Bulegoan (Lapurdi 3) egin beharko da. Tailerretako plaza kopurua mugatuta dago; beraz, plaza kopurua baino aurreinskripzio gehiago badago, zozketa publikoa egingo da. Hortaz, aurretiko izen-ematearen ordenak ez du plazarik ziurtatzen.

Ikastaroetako behin betiko matrikulazioa irailaren 15etik 19ra egin beharko da: matrikula egiteko betekizunei jarraitu, abonu-agiria eman eta abar.

Ikasturte honetarako programatutako ikastaroak hauek dira: zur-lanketa, zeramika, pintura eta marrazketa, eskulanak, gozogintza kreatiboa, altzarien zaharberritzea, ehoziri-lanak, puntua eta kakorratz-lana, kontaketa laburra, jantzigintza, musikoterapia, argazkigintza digitala, irudi digitalen prozesua. Ikastaroen ordutegiak eta prezioak honi erantsitako informazio-liburuxkan kontsultatu daitezke.

Tailerrak

2014, abuztuak 25

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2011 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)