Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Antzerkia izango da protagonista Cía. Coarte konpainiarekinRSS Blog

Cía. Coarte: "Cuidados intensivos"s

Hurrengo ostiralean, urtarrilak 24 (Auditorium, 20:30 h), antzerkia izango da protagonista Kultur Leioan. Cía. Coarte konpainia madrildarrak Cuidados intensivos antzezlana eskeiniko du.

Ángeles Martín, Paloma Montero eta Blanca Oteyza antzezle direlarik eta azken honek zuzenduta, bertan Mar, Sol eta Luz hiru ahizpa dira, gure aurrean agertuko direnak, bihotza eskuetan eta bizitzeko gogoz beterik. Ospitale bereanlan egiten duten hiru emakume horien istorioa izango dugu ikusgai, zeina barrez, negarrez, sentimenduz, sexuz, bizitzaz eta heriotzaz beteaegongo baita. Denboran zeharreko bidaia egingo dute; erizaintza-eskolatik atera berri zeuden hiru gaztetxo zirenetik, beren bizitzako unerikerabakigarrienera iritsi arte, urte batzuk beranduago.

Cuidados intensivos komedia da, baina baita drama ere. Elkar zaintzen duten, elkarrilaguntzen dioten eta elkar maite duten hiru emakumeren bizitzaren zati bat da. Hiru ahizpa. Hiru lagun. Familia bat.

2020, urtarrilak 20

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)