Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Ángela, el verso suelto de Iparragirre RSS Blog

Karabansarai Produkzioak: "Ángela, el verso suelto de Iparragirre"

ANTZERKIA
Karabansarai Produkzioak (Euskadi)

LEKU MUGATUA

Iparragirre, Euskalerriko azken erromantikoa da. Pasioa, ohorea, norberaren askatasun eredu, burruka, foruen eta mundu baten defentsa… rara avis bat bihurtzen dute, industrializazioaren aldaketa gatazkatsuak murgidutako euskal komunitatearen baitan.
Iparragirreren bizitza, Amerikara joan zenetik behintzat, misteriotsua da neurri haundi batetan. Desagertutako mitoa. Lekuonak bere etorreran margoztutako argizari irudi baten antzera, hieratikoa, erreserkia eskaini zion zuhaitz santuren parean, bere gitarraz jantzia ager­tzen zaiguna, alegia. Besarkada hots baten ostean inori interesatzen ez zaion agurea… behartsua.
Angela, iparragirreren andrea da. Ezkontidea, bere semeen ama. Azken finean Angela, Iparragirreren ama da, mitoaren ama. Ba ahal dezake ama batek gezurrik esan?

Angela, Iparragirreren bertso librea-n, protagonista bertso librea agertuko zaigu: Angela. Emakume konkistatua, humillatua, beren gizon-mitoa bideratzeko asmoz Amerikara eraman zuena. Bertan alargundu arte, maitamendu zen eguna madarikatu zuena. Euskal Foruen galtzearen etsipen giroan, zenbait foruzaleek bardoa-ren etorreraren truke pensioa eskainiko duten arte behintzat. Egoera berri honek emango bait dio bere biziko aukera; libre izatea.

EGILEA: Ozkar Galán.
ZUZENDARITZA: Begoña Bilbao.
ANTZEZLEAK: Ana Elordi, JuanLu Escudero, Iban Urizar “Amorante” (zuzenezko musika baita).
ARGIZTAPENA: Hirutek.
ESZENOGRAFIA: Asier Sancho Senosiain.
HIZKUNTZA: Euskaraz eta gaztelaniaz.
IRAUPENA: 80′.

Doan Kultur Leioako Lagunentzat

» Non: Auditorium
» Eguna: Urtarrilaren 22an
» Ordutegia: 19:00etan
» Sarrera: 13 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: www.karabansarai.eu

Gaztea



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioako Udalaren pintura azkarreko lehiaketan parte hartzeko epea bihar, asteazkena, apirilaren 10ean hasiko da

Leioako Udalak bihar, apirilaren 10ean, asteazkena, irekiko du “Margolari gazteak… eta ez hain gazteak…” pintura azkarreko lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea.


2024, apirilak 9

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)