Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Ametsak eta fantasiak Ganso & Cia konpainiaren eskutikRSS Blog

Ganso & Cía: "Alpha"

Hurrengo igandean, abenduak 13 (Auditorium, 18:00etan), ikuskizun familiarra izango da protagonista Kultur Leioan, Ganso & Cía konpainiak eskeiniko duen “Alpha” ikuskizunarekin.

Lo egitea behar fisiologikoa da. Errutina ia beti atsegina, egunero errepikatzen duguna. Baina lotan gaudenean, gure subkontzienteak atea erdi irekita uzten du, eta amets ilunak, ahaztutako oroitzapenak edo oharkabeko fantasiak irteten dira. ALPHAk kontzientziaren, Alpha egoeraren eta ametsen unibertsoaren arteko une hori birsortzen du. Bere fantasien biktima den pertsonaia baten bizipen komikoak; beldur, ikara eta bizipen unibertsalez barre egiteko aukera. Komikotasuna, keinuak, bideo-proiekzioak eta zuzeneko musika, testurik gabeko eta publiko guztientzako ikuskizun baten zerbitzura.

2020, abenduak 10

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)