Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Alicia RSS Blog

Alicia

ANTZERKIA
Kabia Teatroa (Euskadi)

Alicia lo geratu da. Haren amak txikitan kontatu zion amets bat bizitzen ari da. Aliciak amets egiten du lurralde miresgarrian dagoela, amets egiten du munduko biolinistarik onena bihurtuko dela, amets egiten du biolinaren hariak laztantzea nahikoa izango duela mundua haren doinuekin dantzatzen hasteko. Ametsa ez da egi bihurtzen, ordea; eta ametsek, edo egi bihurtzen dira, edo gero eta amesgaizto beldurgarriago bilakatzen dira. Alicia esnatzeko gai izango da dena galdu baino lehen? Gai izango ote da berriz bizitzeko? Aliciarik egon daiteke Aliciaren ostean?

Lewis Carroll-en Alician oinarritutako komiki eszeniko horren bidez, konpainiak tristezia eta bizitzaren erdira aldera azaltzen den hutsune existentziala aztertzen ditu; alegia, edozer hasteko beranduegi eta dena amaitzeko goizegi den une hori. Antzezlanak jolas bat plazara­tzen du umoretik eta edertasunetik abiatuta: irudi bizidunen bitartez eraikitako mundu oniriko bat eszenaratzen du bideo mapping-aren bidez, antzerki-koreografiaren eta proiekzio bizidunaren arteko sinbiosi bat.

ZUZENDARITZA: Borja Ruiz.
DRAMATURGIA: Emilio Encabo, Kabia Teatro.
ESPAZIO ESZENIKOA: Eider Ibarrondo, Kabia Teatro.
SOINU-ESPAZIOA: Tracken Studio.
ILUSTRAZIOAK: Ane Pikaza.
ANTZEZLEAK: Haizea Aguila, Florentino Badiola, Karol Benito, Yolanda Bustillo, María Goiricelaya, Javier Liñera, Juana Lor.
ANIMAZIOA: Gheada.
IRAUPENA: 75′.
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz.

» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoaren 9an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 6-12 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: Kabia Teatroa

GOMENDATUA

SAREA euskadiko antzoki sarea



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioak bere kultur programazioa aurkeztu du datorren ekainera arte

Udalak ekainera arte diseinatutako kultur programazioa zabaldu du. Leioan hamar antzerki ikuskizun, hiru musikal eta familiei bereziki zuzendutako ikuskizun bat izango dira.


2024, martxoak 25

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)