• RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube
  • Livestream

Kultur Leioa Leioako Udalaren Kultura Saileko zentro publikoa da, kultura eta sorkuntza sustatzeko, babesteko eta zabaltzeko.

Gaztegunea

Aterpe Leioa Gaztegunea erabilera askotarako ekipamendua da. Leioako gazte guztiei dago zuzenduta, eta jolaserako espazioak, ikasteko espazioak, informazio-guneak, topaketarako guneak… jartzen dizkizue eskura.

Gaztegunea

Jolaserako eta elkartzeko gunea da. Bertan, lagun berriak egin daitezke, une dibertigarria igaro, tailerretan, ikastaroetan, txapelketetan, lehiaketetan parte hartu, etab.

Etxeko pizza prestatzen ikasi nahi duzu? zurea karaokea da? edo, besterik gabe, lagunekin egoteko leku baten bila zabiltza?
Horretarako eta askoz gehiagorako, zain gaituzue Aterpe Leioa Gaztegunean.

  • Ordutegia: Ostiral eta larunbatak 17:00etatik 22:00etara eta igandeak 17:00etatik 20:30etara

Ikasteko aretoa

Etxean ez zara kontzentratzen! Hozkailura zoazen hirugarren aldia da! Eragozpen horiek edo beste batzuk saihestu nahi dituzu? Aterpe Leioa Gaztegunean 50 pertsonarentzako lekua duen ikasteko aretoa daukagu.

  • Ordutegia: Astelehenetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30etara

Gazte informaziorako zerbitzua (GIZ)

Beken bila ari zara?
Aisialdiko begiralearen titulua izan nahi duzu?
Bidaia bat egin nahi duzu eta aterpeei buruzko informazioa bilatzen ari zara?
Zurea artea da, eta kartel edo bideoklipen lehiaketak interesatzen zaizkizu?
Aterpekide, ikasle edo irakasle agiria izapidetu nahi duzu?

Kontu hauetarako eta beste batzuetarako, hau da zure espazioa!

  • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30etara

Ordenagailuaren aretoa

Erne! Ordenagailuak ditugu Interneten nabigatzeko, lanak taldean egiteko…

Eta nahiago baduzu zure eramangarria ekarri, kable bidez ere konektatu ahal izango zara.

Elkarteentzako aretoa

Leioako gazte elkarte bateko kide zara eta ez daukazue lekurik elkartzeko?

Elkarteentzako aretoak bilerak egiteko lokalik ez duten Leioako gazte talde eta elkarteei laguntzeko espazioa izan nahi du.

Interesatzen bazaizue, etorri Aterpe Leioa Gaztegunera eta informatu zaitezte.

Sexualitateari buruzko aholkularitza, Leihosex

Zerbitzua isilpekoa eta doakoa da, eta sexualitateari buruz dituzun zalantzei erantzungo dien eta orientazioa emango dizun aditu batek zuzentzen du.

  • Ordutegia: ostegun bi hilean, 18:00etatik 20:00etara.

Helbide elektronikoa: leihosex@hotmail.com
Messenger: sexaholkuak@hotmail.com

Neguko ordutegia:
- Gaztegunea
Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00/ 16:30-20:30

- Ikasgela
Astelehenetik igandera: 10:00-14:00/ 16:30-20:30

- Gaztelekua
Ostiral eta larunbatetan: 17:00-22:00
Igandeetan: 17:00-20:30

Helbidea:
Aldapabarrena, 2 – 48940 LEIOA

Telefonoa: 94 405 58 50

Emaila: gazte@leioa.net

Egutegia

« ko  »
A A A O O L I
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728

Agenda

Bloga

Koadrilen egitaraua prest da

Leioako koadrilek, hainbat batzar egin ostean, antolatu dituzte euren jai egitaraua. Hainbat froga dibertigarri eta lehiaketa prest dituzte herriko koadrile...


2013, ekainak 18

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

App Kultur Leioa

Deskargatu doako aplikazioa.

Zure mugikorrean Kultur Leioaren programazio guztia izan nahi baduzu, deskargatu doako aplikazioa.


iphone-rako / ipad-erako Android-erako
Copyright © 2011 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)