
Leioako Udaleko Euskara Zerbitzua Kultur Leioaren laugarren solairuan dago kokatuta. Bulego horrek euskara sustatzeko jarduerak egiten ditu udalerrian. Hauek dira jarduerarik nagusienak: Olgetan, Txilinbueltaka, Helduentzako Euskara Eskolak, Berbalamintxo programa eta Erdu Berbetan zerbitzua.
Olgetan
Udalerriko neska-mutikoak izugarri dibertitzen dira egunero euskaraz olgetan, urritik ekainera. Euskaraz komunikatzen eta harremanak izaten ikasten dute. Neska-mutikoak taldeka banatzen dira, adinen eta duten euskara mailaren arabera. Egingo dituzten jarduerak maila horren araberakoak izango dira.
Txilinbueltaka
Asteburu, zubi eta oporretako irteerak dira, umeei zuzendutakoak. Bertan, jarduera ludiko, didaktiko edota kirol arlokoak egiteaz gain, umeek euskara praktikatzen dute, giro akademikokoa ez den beste esparru batean. Programa horretan parte hartzeko, umeek behar duten euskara maila eguneroko elkarbizitzarako eta egingo diren jardueretarako behar dena da.
Gurasoei zuzendutako Euskara eskolak
Euskara ikasten duten guraso taldeak, guraso bezala dituzten beharrizanen arabera; hau da, irakurketak, ipuinak, abestiak, jolasak… Laguntzak ematen dira, eskolen %85era joan eta programatutako bi ikastaroetako bat gainditzen bada (ikastaro bat = 100 ordu).
Berbalamintxo
Euskara ikasi duenari edo ikasten ari denari zuzendutako programa, euskararen erabilera errazteko. Berbalamiñe Euskara Elkartearekin lankidetzan.
Erdu berbetan
Euskara Zerbitzuak zenbait zerbitzu eskaintzen dizkie Leioako erakundeei, euskararen erabileraren inguruko konpromiso eta erantzukizun baten truke: itzulpenak, aurkezle euskaldunak ekitaldi publikoetarako, hizkuntza aholkularitza, bekak euskara ikasi nahi duten elkarteko kideentzat…
- Ordutegia: Astelehenatik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.










