Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Wenses y Lala RSS Blog

Wenses y Lala

ANTZERKIA
Elena Olivieri (Madril)

Wenses eta Lala zuzen-zuzenean hitz egiten diguten lan horietakoa da, aurrez aurre, zintzotasuna eta eskuzabaltasuna ezin hobeto elkarri lotuta. Landa-munduan txertatuta, inguru eta garai zehaztu gabean, pertsonaia bi horiek –elkarren aurkakoak; baina, aldi berean elkarren osagarri– beren bizitzak kontatuko dizkigute; barre-algaraz, baina eztarrian korapiloa jartzen diguten uneekin beteak; poesian eta gordintasunean joriak. Bizitzaren nondik norakoak batu ditu ume-umetatik. Wenses eta Lala elkarrekin hazi dira, neba-arrebak bezalakoak dira; baina, aldi berean, lagunak dira, amoranteak, bata bestearen kide. Elkar maite dute, besterik gabe; eta gai dira bizitza kontatzeko, beraren konplexutasun osoan, umorez eta hurbiletik.

Wenses eta Lala Adrián Vázquez-en –aktore eta dramagile mexikarra, Los Tristes Tigres konpainiaren sortzaileetako bat– testu baten egoki­tzapena da, Elena Oliverik egina, Madrilen bizi den aktore eta zuzendari italiarra. Lanaren minimalismoa eta zintzotasuna, bizitzaz hitz egiteko umorea erabili izana, protagonista biak hain ondo eta zainduta irudikatuta egotea… osagai horiek guztiak elkarrekin batzen dira eta esperientzia aberasgarri eta unibertsala sortzen dute. Testu mexikar bat, Madrilera eta Euskal Herrira egokitua eta Pablo Messiez dramagile argentinarraren langintza artistikoarekin antzeztua.

EGILE: Adrián Vázquez
ZUZENDARITZA ETA MOLDAKETA: Elena Oliveri
ANTZEZLEAK: Juanma Rodríguez, Elena Olivieri
ZUZENDARITZA LAGUNTZAILEAK: Carlos Puga, Patricia Urrutia
EKOIZPEN ZUZENDARITZA ETA BANAKETA: Alex Foulkes
ARGIZTAPENA: Paloma Parra
IRAUPENA: 70′
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz

» Non: Auditorium
» Eguna: Urriaren 26an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 6-12 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: Elena Olivieri

Doan Kultur Leioako Lagunentzat
Gaztea



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

San Juan

Agenda

Bloga

Zabalik dago 2024ko San Juan jaietako kartela aukeratzeko herritarren bozketa egiteko epea

Leioako Udalak gaur ireki du San Juan 2024ko jaietako kartela aukeratzeko herritarren bozkatzeko epea, apirilaren 29ra arte, astelehena barne.


2024, apirilak 23

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)