Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

1001 Nights RSS Blog

Travellin' Brothers & A Contra Blues

MUSIKA
Travellin’ Brothers & A Contra Blues (Euskadi/Catalunya)

Europako bandarik onenaren European Blues Challenge saria irabazi zuen 2015ean Bruselan; hamabost urteko ibilbidea du, bederatzi disko, eta milatik gora kontzertu: Travellin Brothers Europako blues bandarik errespetatuenetako bat da. Hamabost herrialdetan baino gehiagotan barrena egindako biraren ondoren –besteak beste, Txinan lehenbizko aldiz–, Bilboko Arriaga Antzokian zuzenean grabatutako CD+DVD berria aurkeztuko digute.

Horiekin batera, rock’n’roll sutsua A Contra Blues taldearen eskutik. Hamahiru urteko ibilbidea, zazpiehun kontzertutik gora, eta sei disko. Debuta egin zutenetik batetik bestera ibili dira. Askotariko agertokietan jo dute: sorterritik hasi (Bartzelona) eta Europako jaialdirik ospe­tsuenetara iristeraino. Gaur egun Europan den bandarik onenetako bat da, zalantzarik gabe. Hala bermatzen digu 2014an European Blues Challenge saria irabazi izanak.
Eszenaratzea akasgabea eta ikaragarria da. Indarrez, sendotasunez eta enpatiaz beteriko esperientzia paregabea.

MUSIKARIAK: Travellin’ Brothers: Aitor Cañibano (gitarra), Eneko Cañibano (baxua), Jon Careaga (ahotsa), Isi Redondo (bateria), Alain Sancho (saxoa), Mikel Azpiroz (teklatua).
A Contra Blues: Alberto Noel Calvillo (gitarra elektrikoa, aho-soinua, ukelelea, koruak), Héctor Martín (gitarra elektrikoa eta koruak), Joan Vigo (kontrabaxua eta baxua), Núria Perich (bateria), Jonathan Herrero (ahotsa eta gitarra akustikoa).
IRAUPENA: 90′.

» Non: Auditorium
» Eguna: Urriaren 18an
» Ordutegia: 21:00etan
» Sarrera: 14 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: www.travellinbrothers.com

INFORMAZIO GEHIAGO: www.acontrablues.com

Gaztea



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Kultur Leioa udako ordutegian hasi da lanean

Kultur Leioa udako ordutegian hasi da lanean. Horrela, eta irailaren 18ra arte, eraikina 8:00etatik 14:30era egongo da zabalik.


2019, ekainak 25

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

App Kultur Leioa

Deskargatu doako aplikazioa.

Zure mugikorrean Kultur Leioaren programazio guztia izan nahi baduzu, deskargatu doako aplikazioa.


iphone-rako / ipad-erako Android-erako
Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)